Select Page

Hauxe da bolada batean Koolaborategiko atean idatzita zegoen esaldia. Nahita edo nahi gabe, eskoletan haurren ebaluazio informeetan ipintzen diren kalifikazioek ranking artifizialak sortzen dituzte ikasleen artean: “Top 10”a osatzen duten talde aparta, atzetik jarraitzen dion tropel nagusia eta, azkenik, euren burua ezer gutxirako balio duela sinistuta dabiltzan horiek. Ranking horiek, eskola dinamika oso konkretu eta zehatzetan, ikasleek lortzen dituzten emaitzetatik sortzen dira, beraz, ikasleen gaitasun orokorren oso ikuspegi partziala adierazten dute.

Koolaborategian, ordea, gauzak beste modu batera funtzionatzen dute. Oso dinamika desberdinak planteatzen dira bertan, gehienetan egitearekin eta ekitearekin lotutakoak. Garatzen diren proiektuetan prozedurek eta jarrerek, zeharkako gaitasunekin batera (adimen espaziala, psikomotrizitate fina, kooperazioa, lidergoa, erroreen kudeaketa, konpetentzia digitala…), garrantzia berezia hartzen dute eta, horrelakoetan, ikasle askok gelara ekartzen dituzten “curriculumek” ezer asko balio izaten dute. Koolaborategian galoiak, dominak eta rankingak, gelako atea zeharkatu aurretik, kanpoan utzi behar dira. Hemen benetan balio duena norberak egindako lana izaten da. Eta askotan, taldean distira egiteko aukera gehiegi izaten ez duten ikasleek, “Top 10” horien gainetik nabarmentzeko aukera izaten dute.