Select Page

Ez dira aste gehiegi pasa ikastolaren aurkezpen ofiziala egin genuenetik. Oraindik gauza asko ditugu ondo lotzeko, hobetzeko, martxan ipintzeko… Baina dagoeneko nabaritzen hasiak gara gure ekimen berri honen eragina ikastolako esparru desberdinetan. Gaur, esate baterako, Uxue, Anitz eta Josebaren bisita izan dugu Koolaborategian. Jon Mendizabal bere irakaslearekin etorri dira euren Zapaburubota zeinen ederki dabilen erakustera. Koolaborategia martxan jarri genuenetik Jon izan da kezka eta jakinmin gehien adierazi duen irakaslea baliabide berri honek eskaini ditzakeen aukerekin. Bere ikasleekin Scratchen inguruan saio batzuk egin eta gero, robotikaren munduan murgiltzera ausartu da. Uxue, Anitz eta Josebaren aurpegiak ikustea besterik ez da behar Jonen ahaleginak bere lehen fruituak eman dituela ohartzeko.

Aurtengoa lehen uratsa besterik ez da izan. Ziur nago datorren ikasturtean “maker” gazte gehiago izango ditugula LHko geletan