Poliki-poliki geroz eta ikastetxe gehiago dira teknologia laborategi berriak martxan jartzen edota betiko teknologia gela “tradizionalak”, digitalizazioaren eraginaren ondorioz, egokitzen ari direnak. Gure Koolaborategia martxan jarri aurretik denbora asko...
Ia urtero gertatzen zait gauza bera. Kudeatzen ditudan informazio iturri desberdinetatik jasotzen dudan material uholdea patxadaz irakurtzeko ez dut denborarik hartzen eta, lehen begirada batean interesgarrienak diruditenak, beranduago irakurtzeko gordetzen ditut....
Hauxe da teknologia-laborategiei eskainitako trilogiaren azken atala. Aurreko biak oraindik irakurri ez badituzu hementxe ipintzen dizkizut lotura biak: Teknologia laborategia, elkarrekin egiten eta ekiten ikasteko espazio ireki bat (I) Teknologia laborategia,...
Pasa den hilabeteko azken eguneko sarreraren ondorengoa da hau. XXI. mendeko eskola batean teknologia-laborategi bat zer den definitu behar izanez gero, azpiko esaldian laburbilduta datorren espazio bat izan beharko litzatekeela komentatzen nuen aurrekoan:...
Hezkuntzan dihardugun irakasle gehienontzat, teknologia-laborategia, ikastetxeko beste hainbat gela bezala, gai edo arlo jakin bat lantzeko erabiltzen den espazio bat besterik ez da. Alegia, baliabide espezifiko bat kontsideratzen da, curriculumeko ikasgai (edo arlo)...
Gustura joaten naiz Koolaborategira asteburutan. Egia da zorte handia dela tailerra etxetik 100 metro eskasetara edukitzea. Ikastola etxe ondoan edukitzeak alderdi onak eta txarrak ditu eta hau on horietako bat da. Ikasturte honetarako nire buruari jarri dizkiodan...
Blog hau martxan jarri nuenean IKTen inguruan ez nuela idatziko agindu nion nire buruari. Ez behintzat azken bi hamarkadetan IKT bezala ulertu denaren inguruan, nire ikuspegitik berrazterketa sakon bat behar duen kontzeptu bat baita. Nire asmoa egiten eta ekitearekin,...
Ikasleei Matematikan, esate baterako, estatistika lantzeko proiektuak proposatzen dizkiegunean edota Natur Zientzietan, metodo zientifikoan oinarrituta, hipotesi baten egokitasuna baloratzeko eskatzen diegunean, datuen bilketa eta hauen prozesatzea izaten dira,...
Koolaborategia martxan jarri genuenean nire konpromezuetako bat gune hori ikasleentzat ahalik eta denbora gehien irekita edukitzea izan zen. Banekien erabaki horrek nire denbora librearen zatirik handiena tailerrean sartuta egotea suposatuko zidala. Baina, egia esan,...
Gaur goizean goiz ikastolara heldu naizenean opari txiki bat neukan zain idazkaritzan. BQ enpresatik bidalitako kartoi kaxa handi bat zegoen nire izenean. Kaxa ireki eta voila! Madrilgo enpresak laster salgai ipiniko duen WitboxGo! 3D inprimagailu berri bat zegoen...
Iruzkin berriak