Select Page

Gaur bukatu dira Jakintza ikastolan antolatu ditugun lehenengo Hacking & Ekin udaleku teknologikoak. Azken bi egun hauetan gure haurrek, lehenengo sei saiotan mota guztietako tailerrekin trebatu ondoren, gehien gustatu zaizkienekin berriro probatzeko aukera izan dute, baita lehenengo saiakeran hain ondo atera ez zirenekin berriro probatzeko.

Oro har, monitoreon iritziz haurrak oso gustura aritu dira. Hori bakarrik nahikoa da egin dugun lan guztia justifikatzeko. Espero baino lan gehiago suposatu digu horrelako udaleku bat antolatzea. Lehenengo aldia da horrelako zerbait antolatzen dela gure ikastolan eta, horrelakoetan gertatzen den bezala, antzeman ditugu hurrengo baterako konpondu beharko ditugun hainbat kontu. Baina hasierako helburua bete dugula uste dugu: teknologiaren esparruan 8 eta 9 urteko haurrek oinarrizko ezagutzak lor ditzatela jolasten aritzen diren bitartean.

Ez da erraza 32 orduko iraupena izan duen udaleku baten nondik norakoaren laburpena txukun jasoko duen bideo bat egitea. Baina Mikel Etxarrik, tailerrak bukatu direla ordu gutxi batzuk besterik igaro ez direnean, dagoeneko azpiko bideo ederra prestatu digu.

Ea bideoa ikusita gure haurrek gozatu dutenaren zati bat behintzat gozatzeko aukera duzuen zuek ere. Hurrengo ikasturterarte!

Aurreko saioen laburpenak ondorengo esteka zerrendan irakurri ahal izango dituzue: